Kultura

Gipuzkoako Foru Aldundiaren urrezko domina, Benito Lertxundirentzat

Urrezko plakak frankismoa jasan zuten andrazkoentzat eta Beroa harrera familien elkartearentzat izango dira.

Benito Lertxundi, iragan apirilean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2014ko maiatzaren 20a
08:07
Entzun

Benito Lertxundi kantariak euskal kultura osoari, eta  "euskal kantagintzari" bereziki, egindako ekarpena goratu nahi izan du Gipuzkoako Diputazioko gobernu kontseiluak erabaki honekin. Larraitz Ugarte bozeramaileak agerraldian eman du hautaketaren berri. Belaunaldi asko Lertxundiren kantuekin "hazi eta hezi" direla nabarmendu du, eta merezia duela aitortza.

Urrezko plaken berri ematean oroitarazi du Beroa elkarteak Gipuzkoako harrera familiak batzen dituela; babesgabetasun egoeran dauden umeei abaroa ematen dieten sendiak dira, eta laudatzeko moduko lana egiten dutela azaldu du. "Horiei esker hainbat umek aukera bat dute bizitzan aurrera egiteko".

Beste plakarekin Francoren diktadurako epaitegien "basakeriak" eta "jazarpenak" jasan zituzten pertsonei egin nahi diete omen; bereziki andrazkoei. "Izan ere, sistemaren aurka egin duten pertsonez hitz egitean askotan ahaztu egiten ditugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.