Komunikabideak

Gipuzkoako itzalaldiak ETBko seinaleari eragin dio Ipar Euskal Herrian

Lapurdiko kostaldean soilik LTD edo kable bidez ikusi ahal izango dira hemendik aurrera ETBko kateak.

urtzi urkizu
2010eko martxoaren 25a
12:34
Entzun
Itzalaldi analogikoa gauzatu zen asteartean Gipuzkoan, eta horrek, Gipuzkoako seinaleari ez ezik, Ipar Euskal Herriko hainbat herriri eragin die. Amatatu dituzten hedagailuen artean Jaizkibelgoa dago, eta handik bidaltzen zen ETBren seinale analogikoa Donostia aldera, Oarsoaldera, Bidasoaldera eta Lapurdiko kostaldera. Ondorioz, aurrerantzean Ipar Euskal Herriko kostaldean Euskal Telebistako kateak ezingo dira analogikoki jaso. ETB Lapurdiko kostaldean ikusteko, LTDko deskodegailua telebistan jarrita, deskodegailua telebistan txertatuta edo Numericable elkarteko kablera konektatuta izan beharko da. ETBren LTD bidezko emisio kanala 60a da. Ipar Euskal Herriko barrualdean seinale analogiko bidez ETB hartzea posible da oraindik, azpiegitura tekniko egokiei esker.

Gaur, Bilboaldean itzalaldia

Bizkaian atzo gauzatu zen itzalaldi analogikoa Durangaldean, Gernikan, Uribe Kostan eta Markinan. Gaur, berriz, Ganeta eta Serantesko hedagailuak amatatu dituzte, eta Bilboaldea eta Ezkerraldea seinale analogiko gabe utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.