Giuseppe Bertolucci zinemagile eta gidoigilea zendu da gaur 65 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. Dision hil da, Italia hegoaldean.
Haren emazte Lucilla Albanok eta Bernardo haren anaiak baieztatu dute berria.
Zuzendari gisa egindako lan garrantzitsuenen artean daude I cammelli (1988) eta Berlinger ti voglio bene (1977). Azken horretan Roberto Benignirekin egin zuen lan, eta beste hainbat filmetan ere aritu dira elkarrekin; Effetti personali (1983) eta Tuttobenigni (1983) lanetan, esaterako. Zuzendutako filmeen inguruko informazio gehiago, hemen.
1947ko otsailaren 27an jaio zen Bertolucci, Parman. Bernardo anaiarekin —hori ere zinemagilea— hasi zen lanean, eta elkarrekin aritu ziren Strategia del ragno (1970) filmean.