Gizarte istorioen zinemako narratzaileetako bat zendu da, Sidney Lumet

'12 Angry Men', 'Serpico' eta 'Dod Day Afternoon' zuzendu zituen, azken biak Al Pacino aktore zela

Erredakzioa
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Gizarte istorioen narratzaile handienetako bat galdu du zinemak: Sidney Lumet estatubatuarra atzo goizean zendu zen, 86 urterekin, Manhattanen zuen etxean, The New York Times egunkariak zabaldu duenez. Gizarte gaietan inspiratzen zen Lumet, eta bere film onenetan ez zuen soilik aurreiritzi, ustelkeria eta traizioan sakondu. Banakako kuraia ekintzak ere laudatu zituen bere pelikuletan. Zinema eta antzerki zuzendari, ekoizle, aktore eta gidoilari, Ohorezko Oscarra jaso zuen 2005ean. 30etik gora film zuzendu zituen 1957tik 2007ra, eta nabarmenen artean daude, besteak beste, 12 Angry Men, Network, Serpico eta Dog Day Afternoon. Azken bi horietan Al Pacino izan zen protagonista. Telebistarako 250 film baino gehiago egin zituen. Besteak beste, You Are There, Omnibus, Best of Broadway, This Property is Condemned,Alcoa Theater eta Goodyear Playhouse.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.