GIZONA: Zeinek kondenatu nau hiltzera?
KIDEA: Auzitegi Nagusiak.
GIZONA: Zer dela-eta?
KIDEA: Gizon bat hila izan delako.
GIZONA: Zer ikusi behar dut gizon horrekin. Ez dut nik hil.
KIDEA: Nik hil dut ordea.
GIZONA: Hiltzailea al zara?
KIDEA: Bai, hiltzailea nauzu.
GIZONA: Zu ere hil behar zaituzte orduan.
KIDEA: Ez, Auzitegi Nagusiak erabaki du zuri dagokizula nere errua ordaintzea eta zuk hil behar duzula nere ordez.
GIZONA: Oker bat da hori.
KIDEA: Auzitegi Nagusiak ez du okerrik egiten.
GIZONA: Ni errugabea nauzu.
KIDEA: Honela mintzatuaz ezagun da ez duzula nere aurpegirik ikusi. Aurrean duzun nere aurpegia. Argia hartuta mahai gainean jarriko dizut distiraz ager betea natzaizun.
GIZONA: Ene jainkoa!
KIDEA: Ez duzu ikaratu behar.
GIZONA: Nere burua ikusten dut. Nere aurpegia eta gorputza bera.
KIDEA: Ni zure Kidea naiz.
ANTZERKIA (ZATIA)
Jatorrizkoa: alemanieraz.
Itzulpena: Antonio M. Labaien, Egan, 1/3-1963 alean.
Aurkezpena: Urtarrilaren 5ean jaio zen, 1921ean, Suitzan, eta mundu ikuskera etsia ageri dute haren antzezlanek.
Literatura. Pasarte hautatua. Friedrich Duerrenmatt
'Gizona eta kidea'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu