Quebecen jaio arren, 7 urte zituela Kaliforniara joan ziren bizitzera familia guztia. Han hazi zen, eta han egin zituen lehendabiziko aktore lanak, eskolan. 19 urterekin, 1935ean, antzerki konpainia batean hasi zen, eta batetik bestera ibili ziren AEBetan. Azkenean, Broadwayko antzokietara heldu, eta han hasi zen ezagun egiten.
1939 ingurua hasi zen zineman lanean, Columbia estudioetan. Hasierako filmetan rol txikiak jokatu zituen, eta, halaber, Bigarren Mundu Gerra etena izan zen Forden ibilbidean. Izan ere, soldadu joan zen 1942tik gerra amaitui arten. 1946an, guda amaituta, zinemara itzuli zen, eta, gainera, Forden bizitzan ez ezik, zinemaren historian esangura handia izango zuen firlmarekin: Gilda egin zuen Charles Vidorren zuzendaritzapean eta Rita Hayworth lagun zuela.
Hortik aurrera dozenaka filmetan parte hartu zuen, harik eta 70.eko hamarkadan zineman zuen itzala apaltzen hasi, eta, batik bat, telebistara jo zuen arte.
Zinema
Glenn Ford aktore ezaguna hil da
Hollywoodeko izar handi izandako Glenn Ford aktorea (Quebec, 1916) hil da, Kaliforniako (AEB) bere etxean. Antzerkian egin zituen lehendabiziko aktore lanak, eta Broadwayko antzokietan hasi zen ezagun izaten. Hala ere, zinemak eman zion distira, batik bat, 1946an Charles Vidorren zuzendaritzapean Rita Hayworthekin batera egindako =i Gilda=i filmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu