Donostiako Zinemaldia

Goenaga eta Garaño: "Gai ezberdinak ukitzen ditu filmak"

'Loreak' filmaz aritu dira Jose Mari Goeñaga eta Jon Garaño 'Zurriolako butaka' saioan. Bihar estreinatuko dute Sail Ofizialean. [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2178/[/berriatb]

urtzi urkizu
2014ko irailaren 22a
17:02
Entzun

Denbora luzez "sekretupean" izan zuten zinemagileek 'Loreak' filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko zela. "Alde batetik polita zen sekretu hori zuk bakarrik izatea", esan du Jon Garañok. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak komunikabideetan esan du filma "polita" eta "dotorea" dela. Goenaga: "Eskertzen diogu Rebordinosi hori esatea. Baina pentsatzen dut Sail Ofizialeko guztiak gustatuko zitzaizkiela". Drama bat da, eta ahanazturaz gain hainbat gai ukitzen dituela iragarri du Garañok. Beste hamasei filmerekin lehiatuko da 'Loreak'. Eta Zinemaldiaren ostean, nazioarteko beste jaialdi batzuetara joango delako "pozik" azaldu dira Garaño eta Goenaga. Euskal Herriko areto komertzialetan urriaren 31n estreinatuko dute.

'Zurriolako butaka' saioan Pedro Olea zinemagilearen ibilbideaz bideo bat ikus daiteke, gaur gauean Zinemira saria jasoko baitu.

Kritikarien solasaldian, Aitor Abaroa (Gaztezulo) eta Beñat Eizagirre (BERRIA) izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.