Euskal Telebistako Goenkale telesail ezaguna antzezlan gisa ikusteko aukera dago, ostiralaz geroztik. Glu Glu eta Pausoka ekoiztetxeek aurrera ateratako proiektua da. Nolabait, telesailak hemezortzi urteetan emandako entretenimendua eskertu nahi izan dute. Goenkale, markesaren erretratua antzezlanak iraganeko eta oraingo sei aktore bildu ditu: Felix Arkarazo, Carlos Nguema, Yannick Vergara, Maria Cruickshank, Xabier Perurena eta Ylennia Baglietto.
Jokin Oregi antzerki zuzendariak zuzendu du lana. Egun telesailean ari da gidolanetan, eta barne-barnetik ezagutzen du, beraz, Goenkale-ren arima. Oregiren esanetan, “zaila” da hainbeste urte ordubete eta hogei minutuko antzezlan batean labubiltzea, baina ahalik eta “lanik profesionalena eta txukunena” egiten ahalegindu direla argi utzi nahi izan du.
BERRIAk bihar proiektuari buruzko erreportajea argitaratuko du.
Abendura bitartean, Euskal Herriko hainbat antzokitan izango da antzezlana
Urriak 19. Elgoibar. 20:30. Herriko antzokia.
Azaroak 3. Azpeitia. Soreasu antzokia.
Azaroak 5. Bilbo. 20:00. Arriaga antzokia.
Azaroak 6. Bilbo. 11:00 eta 20:00. Arriaga antzokia.
Azaroak 7. Bilbo. 11:00. Arriaga antzokia.
Azaroak 9. Gernika. Lizeo antzokia.
Azaroak 16. Ermua. Cinema Ermua.
Azaroak 23. Beasain. Usurbe antzokia.
Azaroak 24. Zalla. Zalla antzokia.
Azaroak 30. Basauri. Social antzokia.
Abenduak 2. Durango. San Agustin antzokia.
Abenduak 14. Zumaia. Aita Mari antzokia.
Abenduak 16. Arrasate. 19:30. Amaia antzokia.