kultura

"Gogoeta zipriztinekin" 'Ertzeko zatiak' liburua osatu du Jon Sarasuak

2010eko urriaren 26a
13:28
Entzun
Argitaratzeko asmorik gabe sorturiko testuak ziren hasiera batean, “lankideentzat” idatzitako “gogoeta zipriztinak”, baina "jendearen feedback-a sentitu" ondoren liburu batean biltzea otu zitzaion Jon Sarasuari (Aretxabaleta, 1966). Azken sei urteetan Hego hemisferiora egindako lan bidaietan idatzitako testu laburren bilduma da Ertzeko zatiak. Argia aldizkariarekin argitaratu du gehienez ere orri beteko testuak jasotzen dituen lana.

2000tik aurrera, arlo publikoena alboratu eta gai sozio-ekonomikoetan egin du lan Sarasuak, Mondragon Unibertsitatean. Jardun horren adarretako bat Hego hemisferioko herrialde pobretuekin esperientziak partekatzea izan da. Brasil, Ekuador, Bolivia eta beste zenbait lekutan izan da azken urteetan, eta han bildutako eseperientziak ekarri ditu liburura, gogoeta labur modura. Batez ere, autoeraketaren inguruko pentsamenduak eta Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduarekiko “lilura” ageri dira, egilearen hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.