Musika. Goldie Dawn
'Goldie Dawn'
Diskoetxea: Drunken Sailor Records.
Kate Rambo abeslariak zuzendutako Glasgow hiriko taldearen estreinako diskoa da hau. Lau kantuko EPa da, eta 1970eko hamarkadako rock gordinean iltzatuta dago; hots, punk-rock, hard-rock eta power pop kutsuko obra urgentea da, gitarra odoltsuekin eta ahots ahaltsuarekin osatua. Hala, riff elektrikoek piztutako magma gori horretan, Cheap Tricken estadio handietako jarrera, Ron Ashetonen hi-energy manerak, Kaliforniako punk taldeen izerdia, Runnawaysen heavy keinuak, eta Johnny Thundersen klasikotasuna antzematen dira. Rambo, halaber, kobra baten gisara altxatzen da sututako oihanean; su-jaurtigailua dirudi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu