Festak

Gora Iruñea plataformak sanferminetan Takoneran gunea izateko mozioa babestuko dute PSN, NaBai eta ANVk

Hiru alderdi horien babesa nahikoa da plataformaren eskaera aurrera ateratzeko. UPNk aurkako bozka emango duela iragarri du.

2009ko ekainaren 18a
18:05
Entzun
Gora Iruñea plataformak biharko udaleko osoko bilkuran parte hartuko du eta bertan, elkarteak Takoneran herri programaren ekimenak egiteko gunea izateko mozioa aurkeztuko du. Eskaera hori PSNk, NaBaik eta ANVk babestuko dute, beraz gehiengoa lortuko du. UPNk, berriz, erabaki horren aurkako agertuko dela jakinarazi du haren ustez, "gune politikoa" izango delako hori.

David Castillo San Fermin peñako presidenteak nabarmendu du, Gora Iruñea plataformaren eskariak ez duela "zerikusirik politikarekin".

Horrez gain, Iruñeko peñek aurtengo San Ferminetako pankartak aurkeztu dituzte, gaur. Horietan Yolanda Barcina Iruñeko alkatea da gehien errepikatzen den aurpegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.