Gorka Ostolazak 379,5 puntu batu ditu, eta zuzenean finalaurrekoetara sailkatu da, saioko irabazle izanda. Haren atzetik: Nerea Ibarzabal (353) Peru Vidal (344), Arrate Illaro (343), Eneko Arrate (333,5) eta Malen Amenabar (332,5).
Aurreko hiru kanporaketetan irabazita hurrengo fasera sailkatu dira dagoeneko Beñat Ugartetxea, Oihana Bartra eta Eneko Abasolo.
Abenduaren 20ra bitartean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Josi goiburupean. Bederatzi saioren ostean, Bilboko Bizkaia Arenan jokatuko da finala. Orotara, Bizkaiko 37 bertsolarik parte hartuko dute.