Atzo hasita eta hiru egunez, gorputzaren eta espazioaren arteko lotura aztertuko du Espazioa & Gorputza Bilboko Alondegiko Arte Bizien programako hirugarren monografikoak. Asmo horrekin, Euskal Herriko eta nazioarteko artisten lanak aurkeztuko dituzte.Besteak beste, Marco Barotti, Teatro Utero, Muelle3, Andre Gringas, Marco Canevacci, Blanca Ortiga eta Apostolia Papadamaki izango dira.
Guztira, tailer bi, lau instalazio artistiko, bi dantza ikuskizun, bost performance, dokumentazio ziklo bat eta erakusketa bat antolatuko dituzte. Beste batzuen artean, pribatutasunaren eta publikotasunaren kontzeptuak, egunerokotasuna eta estereotipoakaztertuko dituzte.
Gorputza eta espazioa, arte eszenikoetarako ikergai Alondegian
Hainbat jardueraren bidez horien arteko lotura aztertuko dute hurrengo egunetan Arte Bizien programan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu