Gorritibereak 'Arriya'-z hitz egingo du etzi Donostian
ZINEMA. Iñake Irastortza eta Kandido Uranga aktoreek lagunduta, Alberto Gorritiberea zuzendariak Arriya film estreinatu berriaren jendaurreko aurkezpena egingo du etzi, hilaren 30ean, Euskadiko Filmategiak antolatutako Zineguneak programaren barruan. Aurkezpena Koldo Mitxelena kulturuneko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean. Zineguneak programaren xedea aretoetan estreinatzen diren Euskal Herrian egindako filmei bultzada bat ematea da, zinemazaleei haien berri emanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu