Gose taldeak egin du 17. Korrikako abestia, eta Igor Elortzak bideoklipa

2011ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Arrasateko Gose taldeak osatu eta grabatu du 17. Korrikako musika izango dena, Euskalakari deritzon abestia. Apirilaren 7an hasiko da Korrika Trebiñun, eta apirilaren 17an amaituko da, Donostian. Goseren kantuak lagunduko ditu euskalakariak euskararen aldeko lasterketan. Hain zuzen ere, euskalakari kontzeptuaren inguruan sakondu du Igor Elortzak 17. Korrikaren zabalpenerako ondutako bideoklipean. Manex Fuchs, Ainara Gurrutxaga, Miren Gaztañaga, Urko Redondo eta Ander Lipus aktoreekin grabatu du. Lan horretan, euskalakari izateko mila moduak azaldu ditu Ruben Sanchezek. Aurki Euskaltzaindiaren omenez eginiko dokumentala aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.