zinema

Gotzon Elortza zinemagilea zendu da

Bart hil da, 89 urterekin. Euskal zinemagintzan aitzindarietako bat izan zen.

2012ko ekainaren 11
16:04
Entzun

Gotzon Elortza (Getxo, Bizkaia, 1923) zinemagilea hil da bart, 89 urterekin. Euskal zinemagintzan aitzindarietako bat izan zen, baita euskarazko lehen ikus-entzunezkoen egilea ere.

Haren lan ezagunenen artean daude: Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (1961), Avignon (1963) eta Elburua Gernika (1962). Euskadiko Filmategiak horietako hiru zaharberritu ditu. Iazko Durangoko Euskal Disko eta Liburu Azokan eskaini zituzten hirurak.

Haren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da, 20:00etan, Getxon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.