Reggaek bere ahots ezagunenetako bat galdu du. Jamaikako eta Ingalaterrako prentsak jakinarazi duenez, Gregory Isaacs biriketako minbizi batek jota hil da, Londresen, 59 urte zituela. Night nurse, My only lover edo Cool down the pace bezalako abestiengatik zen ezaguna Isaacs. Reggaeko artista finenetako bat zen, eta bere estiloa melodikoa eta suabea zen. 500 disko baino gehiago grabatu zituen, horietako azkena 2008an, Brand New Me.
Jamaikan jaioa, gazte-gaztetatik agertu zuen AEBetako soul musikarekiko interesa. 1970ko hamarkadan reggaeko abeslari handienetako bat izan zen. Pertsona zaila izateagatik ere bazen ezaguna, ordea. Arazoak izan zituen drogekin, eta horren ondorioz, baita epaitegikin ere. 1978an Rockers filman parte hartu zuen.
MUSIKA
Gregory Isaacs hil da Londresen, reggae musikaren ahots ezagunenetako bat
Jamaikan jaioa, 59 urterekin hil zen biriketako minbizi baten ondorioz; 'Night nurse', 'My only lover' eta 'Cool down the pace' bezalako abestiengatik zen ezaguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu