Musika. Vulk

'Ground for Dogs'

Diskoetxea: Elsa Records / Meyo Records.

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Bilboko Vulk taldearen bigarren lana da hau. Diskoak postpunk giroetan estalitako bederatzi doinu biltzen ditu, eta estreinako lanaren maila berean edo gorago dago. Aurreko grabazioa baino pausatuagoa da, ez da hain urgentea. Egitura sinpleagoak sortu dituzte kantu sakonagoak gauzatzeko. Abstrakzio handiago baten bila jo dutela ematen du. Wire britainiarrek Chair Missing diskoarekin egin zuten legez, Pink Flag-ek erakutsitako bat-batekotasunaren ezaugarriak baztertu barik. Hortaz, eta Wire taldearen analogiari jarraiki, Vulken hirugarrena lan etereoagoa izango delakoan nago. Bilbotarrek bi kantu grabatu dituzte euskaraz estreinakoz, biak ala biak bikainak, baina Behiaren begirada diskoko onena dela esatera ausartuko naiz. Azkenik, azala itzela da, Ramones-en End of the Century gogorarazten dit, Queens auzoko laukoteak ardi-moztaileari bisita egin ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.