Eskultore, margolari eta marrazkilaria aspalditik eri bazen, azken unea arte minbiziari gaina hartzeko borrokatu zen eta ahal zuen neurrian marrazki egiteko kemenarekin segitzen zuen, Mendikotako Algareki erakustokiaz arduratzen den Pascale de Gilbert adiskideak azpimarratu duenez. Izurako Ospitalea berriturik, bertan zuen bere tailerra eta bizitokia Etxegaraik azken urteetan. 58 urte zituen, eta horietarik 40 arteari emanak. Nahi zuen bizia izan zuela eta desiratu askatasunarekin bizitzeko aukera izan zuela konfiatu zien adiskideei, damu gabe zegoela. Maiatzaren 25eko asteburuan lagun artistek omenduko dute Gotaine-Irabarneko eskulturen parkean. Algarekik antolatuko uen iraileko erakusketa kolektiboan Etxegaraik hitzordurako prestatua zien erakusketa erakusteko asmoarekin dago.
kultura
Guanes Etxegarai artista zendu da
58 zituen eta horietatik 40 arteari eman zizkion
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu