kultura

Guardia Zibila SGAEren egoitza miatzen ari da Madrilen, ustezko ustelkeriagatik

Teddy Bautista elkarteko presidentea epailearen aurrera eramango dute.

2011ko uztailaren 1a
17:25
Entzun

Guardia Zibila Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkartearen (SGAE) egoitza miatzen ari da Madrilen, ustezko ustelkeriagatik. Elkarteko presidente Teddy Bautista epailearen aurrera eramango dute.

11:00etan joan da Guardia Zibila SGAEren egoitzara. Hamazazpi miaketa agindu dituzte: auzian inputaturik dauden lau lagunen etxebizitzak, eta SGAEren barruan dagoen Espainiako Autore Digitalen Elkartearen hainbat enpresa.

Ikerketa Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea ari da zuzentzen, eta SGAEren hainbat konturen blokeoa baimendu du. 

Elkarteak adierazi du bere zuzendariak errugabe direla sinesten duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.