•New York. Lehendabiziko Guggenheim museoa. 1959an zabaldu zuten, Solomon R. Guggenheim fundazioaren bilduma erakusteko. Espresionismo, surrealismo, inpresionismo eta postinpresionismoko lan garrantzitsuak ditu, arte garaikideko beste zenbait lanekin batera.
•Venezia. Sarearen parte da, 70eko hamarkada amaieratik. Peggy Guggenheimen bilduma gordetzen du, eta, besteak beste, surrealismo, kubismo, futurismo, abstrakzio europarra eta espresionismo abstraktu amerikarreko lanak biltzen ditu.
•Bilbo. 1997an inauguratu zuten, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia eta Solomon R. Guggenheim fundazioaren akordioaren bidez. New Yorkeko erakusketak Europara ekartzea du lehentasun, eta, Europan beste museo bat irekitzeko, haren onespena behar da. Eduardo Txillida, Mark Rothko, Juan Muñoz, eta Richard Serraren lanak bildu ditu, besteak beste.
•Berlin. 1997an zabaldu zuten, eta aurten itxiko dute. Ez du bilduma propiorik.
•Abu Dhabi. Sareko museorik handiena izango da, tamainaz. 2013an ¡inauguratuko dute, eta bilduma propioa izango du.
•Helsinki. Eraiki gabe dago, oraindik. Diseinuaren eta arkitekturaren inguruko museoa izango da. Ez du bilduma propiorik izango.
Guggenheim museoaren hiriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu