Bilboko Guggenheim Museoak 2007an baino 51.594 bisitari gutxiago jaso zituen iaz. Hau da, %5 gutxiago. Atzerritarren kopurua jaitsi egin zen. Hala ere, museoko arduradunak ez dira kezkatuta agertu; urteko aurreikuspen guztiak bete direla diote.
Museoak ekonomian izan duen eragina ere aztertu dute eta, txostenaren arabera, 2008an bisitariek 230 milioi euroko gastua egin zuten guztira Bilboko egonaldietan.
Urteko balantzea agiri baten bidez zabaldu dute gaur. Ez dute prentsaurrekorik egin, beste batzuetan legez. Urte zurrunbilotsua izan da 2008a museoarentzat. Lehenengo, Roberto Zearsoro finantza zuzendariaren ustezko iruzurraren berri jakin zen eta, ondoren, museoaren kudeaketan izandako ustezko irregulartasunek harrotu dute hautsa.
Kultura
Guggenheim Museoko bisitari kopurua %5 jaitsi zen iaz
2007an baino atzerritar gutxiago gerturatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu