Roberto Zearsolo Barrenetxea Bilboko Guggenheim Museoko finantza zuzendaria kargutik kendu dute, 486.000 euro lapurtzea leporatuta. Juan Ignacio Bidarte Museoko zuzendariak gaur jakinarazi du erabakia, eta atzo bidali zutela esan du.
Bidarteren arabera, Zearsolok Museoari 251.000 euro itzuli zizkion ustezko lapurretaren berri jakin zenean, eta 36.000 geroago. Bilboko Instrukzio Epaitegiaren Zearsoloren kontrako salaketa sartu du Museoak. Honek esan du apirilean hasi zirela "irregulartasunen" berri izaten, hil bereko 8an barne ikerketa hasi zutela eta 11n Zearsolok aitortu egin zuela 1998az diruaz bereganatu zela, eta bi aldiz itzuli zuela aipatutako dirua.
1997tik izan da Guggenheimeko finantza zuzendaria Zearsolo.
Kultura
Guggenheim Museoko finantza zuzendaria kargutik kendu dute, ia 500.000 euro lapurtzea egotzita
Roberto Zearsolo Barrenetxea 1997tik egon da kargu horretan. Juan Ignacio Bidarte Museoko zuzendariak gaur jakinarazi du erabakia. Apirilean hasi ziren "irregulartasunen" berri izaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu