Guggenheim frankiziarekiko independentzia handiagoa, euskal artistentzako leku nabarmenagoa eta Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak eta Solomon R. Guggenheim fundazioko goi kargudunak kargu bakarra izan dezala eskatzen du, besteak beste, aste honetan Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeak onartutako txostenak. PSE-EEk, PPk eta UPDk aldeko botoa eman dute, EAJk, berriz, kontrakoa.
Txostena azken urte bietan landu dute, eta museoarenfuntzionamendua aztertzearekin batera, Bizkaiko Aldundiak etaSalomon R. Guggenheim fundazioaren hitzarmen berrirako zenbait hobekuntza proposatu dituzte. Erakundeek 2014an berritu behar dute Bilboko museoaren inguruko hitzarmena. Hori gaur egungo testuingurura moldatzeko eskatzen dute txostenean. Bide horretan, Bilboko museoak fundazioaren sarearen barruan autonomia handiagoa lortu eta «frankizia erregimena gainditu beharra» daukala diote. Independentzia handiagoa lortzearekin batera, museoak sarearen barruan «pisu handiagoa» izan behar duela azaldu dute.
Euskal artistentzako lekua
Eskaera nagusien artean, museoak euskal artistei leku nabarmenagoa eman behar diela ageri da. Izan ere, txostenean azpimarratu dutenez, «euskal artistek leku murritza dute bilduma propioan: euskal arteko artista handien presentzia, Txillida eta Oteizarena kasu, lekukotasunezkoa baino ez da». Horrekin batera, museoa «bertako errealitate artistikotik» aldenduta dagoela azpimarratzen dute, eta horretan «kontraesan handia» dagoela diote txostenean; izan ere, Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru baliabiderik handienak jasotzen dituen museoa da Guggenheim.
Urdaibaiko museoari dagokionez, proiektuaren bideragarritasunaren inguruko zalantzak azaltzen ditu, eta horrek «eztabaida demokratikoaren beharra» duela iritzi diote.
Guggenheimek independentzia handiagoa izatea nahi du legebiltzarrak
Txosten baten bidez, euskal artistentzako lekua eta museo sarearekiko autonomia handiagoa eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu