Kultura

Guggenheimeko iruzurraren harira Bilboko Auzitegian inputatu gisa deklaratu du Zearsolo finantzaburu ohiak

Juan Ignacio Bidarte zuzendariak eta Andoni Dobaran finantzaburuordeak ere deklaratu dute, lekuko moduan. Zearsoloren kontrako salaketak berretsi dituela agertu du Bidartek.

2008ko maiatzaren 13a
16:07
Entzun
Guggemheim Museoko funtsetatik dirua ebastea egotzita, inputatu gisa deklaratu du gaur Bilboko lehen Instrukzio Epaitegian Roberto Zearsolo museoko finantzaburu ohiak. Zehazki, Guggenheimeko Sozietate Edukitzailearen kontu korronteetatik milioi erdi euro lapurtzea leporatzen diote. Gaurko deklarazio hartzearen ostean, delituri ba dagoen eta auziarekin aurrera jarraitu behar den erabakiko du epaitegiak. Zearsoloren deklarazioaren inguruko berririk ez da zabaldu.

Museoko finantzaburu ohiak ez ezik, Juan Ignacio Bidartek museoko zuzendariak eta Andoni Dobaran finantzaburuordeak deklaratu dute gaur, lekuko gisa. Bidartek aurreko agerraldietan Zearsoloren kontra egindako salaketa guztiak berretsi dituela jakinarazi du Arantza Estefania museoaren abokatuak.

Atzo auziari buruzko azalpenak eman zituzten Bidartek eta Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburuak Eusko Legebiltzarrean; zehazki, Zearsolok BBK-ko goi mailako langile batek emandako datuei esker egin ahal izan zuela iruzurra jakinarazi zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.