Bilboko Guggenheim Museoa zabaldu eta atal bat Urdaibain eraikitzeko asmoa du Bizkaiko Diputazioak. Hala iragarri du gaur Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak Europa Forumean, eta motelaldi ekonomikoari aurre egiteko hartuko dituzten neurrien artean kokatu du.
Bizkaiko Diputazioa Guggenheimen atal berri hori eraikitzeko 100 milioi euroko inbertsioa egiteko prest dagoela agertu du Bilbaok, baina ez du proiektuaren inguruko beste zehaztasunik eman. Beste erakunderen bat museoaren atala bultzatzeko prest dagoen ere ez du argitu.
"(Proiektua) Hurrengo 20 urteetarako berme berri bat izango da munduaren aurreko gure bandera ontziarentzat; artea, jasangarritasuna, ingurumena eta jarduera ekonomikoa elkarrekin lotzekoeskualde horretan eta Bizkaia guztian", azpimarratu du Bilbaok.
Bizkaiko PPk egitasmoaz Bilbaori azalpenak eskatuko dizkio Batzar Nagusietan. "Antzeko museoa eginda ez dira turista gehiago etorriko, baina gastuak bikoiztu egingo dira", esan du Arturo Aldekoa PPko batzarkideak.
Eusko Jaurlaritzak adierazi dio "hilabeteak" beharko direla egitasmoa "zehazteko". "Ondoren ikusiko dugu gainerako erakundeen parte-hartzea gauzatuko den edo ez", esan du Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak.
Kultura
Guggenheimen beste atal bat eraikiko du Bizkaiko Diputazioak Urdaibain
Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak iragarri du, moteltze ekonomikoari aurre egiteko neurri gisa. 100 milioi euro inbertitzeko prest da Foru Aldundia. Proiektuaren beste zehaztasunik ez du eman. Jaurlaritzak dio "hilabeteak" beharko direla egitasmoa "zehazteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu