Ikuspuntua jaialdia

Guillermo Moncayoren 'Echo Chamber' filmak irabazi du Ikuspuntua jaialdiko sari nagusia

Diego Gutierrez eta Danniel Dannielentzat izan da zuzendari onenaren saria 'Huellas' filmearengatik. 

'Echo chamber' filmeko irudi bat. BERRIA
2015eko otsailaren 15a
21:01
Entzun

Nafarroako zine dokumental jaialdiko bederatzigarren edizioan, Guillermo Moncayo zuzendariaren Echo Chamber pelikulak eraman du filme onenaren saria, "haren dimentsio poetiko eta metaforikoagatik eta irudi eta soinuarekin egindako lanagatik". 

Laburmetraia onenaren saria, berriz, AEBetako The Blazing World lanarentzako izan da. Jessica Bardsleyren filmak kleptomania eta beheraldiari buruzko hausnarketa egiten du. 

Horretaz gain, Our terrible country filmarentzat izan dira ikusleen sari berezia eta filme onenarentzako gazteen sari berezia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.