Kultur politika

Guk gEUre Kulturaz topaketak jarraipena izango du ekainaren 12an

Kultura Auzolanean egitasmoari egin beharreko ekarpenak egiteko epea atzeratzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

mikel lizarralde
2014ko apirilaren 1a
08:07
Entzun

Joan den otsailaren 27an Durangon (Bizkaia) eginiko topaketan, kultur arloko esparru ugaritako 150 lagun elkartu ziren egun osoz eta taldeka banatuta, iritziak partekatzeaz gain, gogoeta, proposamen eta ekintza aukerak plazaratu zituzten. 

Orduko ekarpen guztiak aztertu ondoren, antolatzaileek bigarren topaketa bat egitea erabaki dute, Durangokoan "behin eta berriro" agertu zen eskariari erantzuteko. "Topaketa berri horretan, kulturaren sistema osoa osatzen dugunon arteko elkar ezagutzan sakontzeaz gain, ekintza zehatzak adostea izango dugu helburu nagusia". Goizeko saioan, taldeka, otsailaren 27ko topaketetan nabarmendutakoen inguruko gogoeta egingo dute eta arratsaldekoan, berriz, ekintza zehatzak adosten ahaleginduko dira.

Joan den astean Eusko Jaurlaritzak Kultura Auzolabean 2014-2015 proiektua aurkeztu zuen, datozen bi urteetan garatu beharreko 20 egitasmo nagusiak zehazten dituena, eta maiatza bitarteko epea zabaldu zuen ekarpenak egiteko. Zentzu horretan, Guk gEUre Kulturaz-ek Cristina Uriarte sailburuari eta Joxean Muñoz kultura sailburuordeari bilera eskatu eta ekarpenak egiteko epea ekainaren 12ko topaketan erabakitzen dutena jakin arte atzeratzeko eskatuko dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.