LITERATURA

Gunter Grassek jakinarazi du ez duela nobela gehiago idatziko

Daukan adina dela-eta bospasei urterako lanik ezin duela planifikatu adierazi du 1999ko Literaturako Nobel saridunak.

Igor Susaeta.
2014ko urtarrilaren 14a
13:34
Entzun

 "86 urte dauzkat, eta ez dut uste beste eleberri bat idazteko gauza izango naizenik", esan zion Die Blechtrommel-en (1959, Latorrizko danborra) egileak, atzo, Passauer Neue Presse Alemaniako egunkariari. Azken urteotan marraztu egin du, eta akuarelak osatu. "Hainbat aldiz ospitaleratu naute, eta blokeatuta nengoen".

Katz und Maus (1961, Katua eta sagua) eta Hundejahre (1963, Zakur urteak) eleberriekin hasi zen ezaguna egiten, eta azkeneko mende erdian Alemaniako bizitza kulturalaren erreferenteetako bat izan da. Fikzioa eta errealitatea, eta iragana eta oraina nahastu zalea, beldurrik gabe uztartu zituen, gainera, hainbat genero. Bere aurreneko lanetan nazismoaren erru-kezkak azaldu zituen batez ere. Poesia ere modu oparoan landu izan du, haren esanetan inoiz ez baitu engainatzen.

Azkeneko 50 urteotan idatzi zituen nobela, poema sorta, antzezlan eta saiakeretatik bi daude euskarara ekarriak: 1979ko Das Treffen in Telgte, Andolin Eguzkitzak itzulitakoa (Batzarra Telgten, Alberdania, 1999), eta Katz und Maus , Xabier Mendigurenek itzulitakoa (Katua eta sagua, Ibaizabal, 1994).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.