Mundu osoa bere baserria dela uste ohi du baserritar harroak eta, bera alkate suertatzea, andregaia kendu zion etsaia zirikatzea, edo itsulapikoan sosak ugaltzea nahikoa zaio ordenamendu unibertsala aintzakotzat hartzeko, ez botetan zazpi lekoa gordetzen dituzten eta bota bere gainean jar dezaketen erraldoien, ez eta lotan munduak irentsiz airea zeharkatzen duten Zeruko kometen burrukaren berri izan gabe. Esnatu egin behar da Amerikan gelditzen den baserri muina. Ez dira hauek painelua buruan oheratzek sasoiak, armak burkoan bildurik baizik, Juan de Castellanosen gizonak bezala: (...).
Asmoetako hodeia urratuko duen brankarik ez dago. Munduaren aurrean garaiz zabaldutako asmo kementsu batek korazatu eskoadrila gerarazten du, azken judizioaren bandera mistikoaren antzera. Elkar ezagutzen leihatu behar dira elkar ezagutzen ez duten herriak, elkarrekin burrukatuko dutenen gisara (...).
Adorea bakarrik faltako dute zazpikiek. Zazpikiak bait dira beren herrialdean federik ez duten gizonak. Beraiek adorerik ez dutelako ukatu egiten diote urkoari (...).
SAIAKERA (ZATIA)
Egilea: Jose Marti.
Itzultzailea: Begoña Montorio.
Jatorrizko hizkuntza: Gaztelera.
Urtea: 1891ko urtarrila.
Itzulpenaren urtea: 1991ko maiatza.
Argitaletxea: Susa-ren aldizkaria.
Aurkezpena: Jose Marti kazetari, poeta eta filosofo kubatarraren heriotzaren 117. urteurrena bete zen atzo. Kubako Alderdi Iraultzailearen sortzailea izan zen, besteak beste. 1891n Nuestra América saiakera politiko eta filosofikoa idatzi zuen.
Literatura. Pasarte hautatua. Jose Marti
'Gure Amerika'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu