Hona hemen, aurrerapen gisa, Koldo Izagirreren zenbait esan:
- "Idazle baten liburua da Autopsiarako frogak, ez saiakera akademikoa. Idazleok eskubidea daukagu gure herriaren oroimen kolektiboaren eraikuntzan esku hartzeko. Eta gaia hizkuntza baldin bada, zuzenean ekiteko gogoa izan ohi dugu".
- "Euskararen iraupena erresistentzia luze eta miresgarri baten ondorioa izan da eta izango da. Gure klase politiko nagusiak albora bota du euskara, ez zaio interesatzen".
- "Politikoki eragin beharko dute euskaldunek, euskara marginaziotik ateratzeko".
- "Euskara koofiziala da, baina gaztelaniaren subordinatua izatekotan".
elkarrizketa aurrerapena
"Gure klase politiko nagusiak albora bota du euskara, ez zaio interesatzen"
Koldo Izagirre idazlearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Autopsiarako frogak liburua aurkeztu zuen duela bi hilabete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu