KULTURA

Gutxienez Eduardo Txillidaren artelan bat lapurtu dute Madrilen, bi milioi euro balio dituena

Beste artelan batzuekin batera kamioi baten barruan zegoen, zenbait arte galeriatara eramateko prest. Guztira bost milioi euro eraman dituztela zehaztu dute.

2010eko abenduaren 2a
12:40
Entzun
Europa Press berri agentziak jakinarazi duenez, larunbatean artelanez beterik zegoen kamioi bat lapurtu zuten Madrilen, eta lapurrek eraman zituzten artelanen artean Eduardo Txillidaren lan bat zegoen gutxienez. Artelan horiek zenbait arte galeriatara eramateko zeuden kamioian. Itxura denez, kamioiak giltzak jarrita zituen eta zailtasun handirik gabe eraman zuten lapurrek.

Industriagune batean izan zen lapurreta, eta oraindik zenbat artelan eraman zituzten ez badakite ere, guztien artean bost milioi euro balio dezaketela dio Europa Pressek. Hain zuzen lapurrek eraman duten Txillidaren artelanak bi milioi euro balio dituela jakinarazi dute ikerketa daramatenek. Txillidaren lanaz gain, Pablo Picassorenak, Antonio Tapiesenak, Antonio Saurarenak, Fernando Boterorenak eta Julio Gonzalezenak zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.