Hadopi legea kritikatu du Kultura ministroak
INTERNET. Nicolas Sarkozyren aginte garaian legez kanpoko deskargen aurka Frantzian onartu zen legea, Hadopi esaten diotena, kritikatu du Aurelie Filippetti Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak. Internet erabiltzeko debekua ezar diezaioke epaileak erabiltzaile bati; zigor horri «neurriz kanpoko» irizten dio ministroak, «legearen xedea zein den aintzat hartuta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu