Musikari garrantzitsu zerrenda luze batek osatutako isatsa darama atzetik Marc Ribot gitarra jotzaile estatubatuarraren izenak: Tom Waits, Laurie Anderson, Alan Toussaint, Caetano Veloso, Jamaaladeen Tacuma, Norah Jones, Elvis Costello, Arto Lindsay, Vinicius Cantuaria, Marisa Monte... Horientzat guztientzat aritu da gitarra jotzen Ribot, eta, bere proiektu propioetan ere hamaika sokakoa dirudi bere gitarrak. Hamaika talderen maskarapean aritu da lau hamarkadaz, eta egin du free jazza, bilduak ditu 1948tik 2018ra arteko protesta kantak, landua du son kubatarra...Marc Ribot's Ceramic Dog trioa, esaterako, 2008an jarri zuen abian Shahzad Ismaily eta Ches Smith musikariarekin; kasu horretan ere, ia edozer egiteko aitzakia da taldea: punka, noisea, funk-reggaea...
Ostiralean izango da Andoaingo Bastero kulturgunean (Gipuzkoa) eta Oiartzungo Muskulo taldea ere igoko da oholtzara.
MARC RIBOT'S CERAMIC DOG
Hamaika sokako gitarra jotzailea
Noiz: Maiatzaren 6an, 19:00etan. Non: Andoaingo Bastero kulturgunean (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu