DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Hamalau film Horizontes Latinos sailean

Argentinako, Mexikoko, Txileko, Brasilgo, Uruguaiko eta Kolonbiako ekoizpenak dira, eta Horizontes saria irabaztearren lehiatuko dira.

'La tercera orilla' pelikularen fotograma bat. BERRIA
Igor Susaeta.
2014ko abuztuaren 28a
08:01
Entzun

Nazioarteko zinema jaialdietan estreinatutako pelikulak dira. Horietako bi, esaterako, Berlinaleko Sail Ofizialean lehiatu ziren joan den otsailean: Celina Murga argentinarraren La tercera orilla eta Karim Ainouz brasildar-aljeriarraren Praia do Futuro / Future Beach.

Hauek dira Horizontes Latinos-eko gainontzeko filmak: Casa grande (Fellipe Barbosa, Brasil-AEB), Ciencias naturales (Matias Lucchesi, Argentina-Frantzia), Dos disparos (Martin Rejtman, Argentina-Txile-Herbehereak-Alemania), Gente bien (Franco Lolli, Frantzia-Kolonbia), Güeros (Alonso Ruizpalacios, Mexiko), Historia del miedo (Banjamin Naishtat, Argentina-Frantzia-Alemania-Uruguai-Qatar), Jauja (Lisandro Alonso, Argentina-AEB-Mexiko-Herbehereak-Frantzia-Danimarka-Alemania), La princesa de Francia (Matias Piñeiro, Argentina), La salada (Juan Martin Hsu, Argentina-Espainia) Matar a un hombre (Alejandro Fernandez Almendras, Txile-Frantzia), Refugiado (Diego Lerman, Argentina-Kolonbia-Frantzia-Polonia-Alemania) eta Ventos de agosto / August Winds (Gabriel Mascaro, Brasil).

Donostiako Zinemaldia irailaren 19tik 27ra egingo da. Azken eguneko galan banatuko dute Horizontes saria, eta pelikula irabazleak 35.000 euro jasoko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.