Heldu den igandean jokatuko da Euskal Herriko 34. Dantza Txapelketa, Seguran (Gipuzkoa). Hamar bikote izango dira nor baino nor iaz estreinatutako oholtza gainean, Nestor Basterretxearen eskultura eskuratzeko lehian, eta ohi bezala, fandango eta arin-arin bana dantzatu beharko dituzte; txistuaren doinuaz lehena, eta trikitiarenaz bigarrena.
Bizkaitik bi bikote joango dira Segurara: Sestaoko Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas, eta Leioako Lander Campos eta Haizea Hormaetxea. Gipuzkoatik doaz beste zortziak: Hernanitik Xabier Segura eta Lierni Martiarena; Villabonatik Iker Sanz eta Lierni Kamio, Oier Laborde eta Izaro Otaegi, eta Jon Arsuaga eta Ione Iriarte; Bergaratik Aritz Arrillaga eta Amaia Bolinaga, eta Mikel Igartua eta Ibane Baseta; Donostiatik Mikel Otegi eta Estela Atorrasagasti; eta Pasaiatik Jon Ibarguren eta Idoia Besada.
Epaimahaiak erabakia hartu artean, Mungiako Korrontzi folk taldeak eta Villabonako Oinkari dantza taldeak Infernuko hauspoa emanaldia eskainiko dute.
Hamar bikote lehiatuko dira Seguran, Euskal Herriko Dantza Txapelketan
Fandango eta arin-arin bana dantzatuko dituzte Bizkaiko bi bikotek eta Gipuzkoako zortzik datorren igandean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu