Goya Sariak

Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k

Aktore berri onenaren saria eskuratu du Eneko Sagardoik, argazki zuzendaritza onenarena Javier Agirre Erausok, eta musika onenaren saria Pascal Gaignek. 

Eneko Sagardoi, saria jasotzen. CHEMA MOYA, EFE
2018ko otsailaren 4a
11:48
Entzun

Arrakasta ikaragarria izan du Handia filmak Goya sarietan. Hamahiru hautagaitza zituen eta hamar sari eskuratu ditu. 

Hasiera-hasieratik izan da nagusi sari banaketan, lehen hiru sariak eskuratu baititu: aktore berri onenaren saria lortu du Eneko Sagardoik, jantzi diseinu onenarena Saioa Larak eta muntaketa onenarena Laurent Dufrechek eta Raul Lopezek. 

Eta hasierako nagusitasunari eutsi dio filmak gala osoan zehar. Jatorrizko gidoi onenarena jaso dute Aitor Arregik, Andoni de Carlosek, Garañok eta Jose Mari Goenagak. Produkzio zuzendaritza onenarena eman diote Ander Sistiagari; zuzendari artistiko onenarena Mikel Serranori; argazki zuzendari onenarena Javier Agirre Erausori; makilaje onenaren saria eskuratu dute Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirrek; eta efektu berezi onenena Jon Serrano eta David Herasek.

Jatorrizko musika onenarez saria lortzeko faborito handienetako bat zen Pascal Gaigne, eta aurreikuspenak betez, eskuratu egin du.

Ez dituzte eskuratu film onenaren saria, eta ezta zuzendari onenarenaren saria, eta soinu onenarenarena ere. Isabel Coixeten La libreria filmak lortu ditu bi sari horiek.

Juanba Berasategi zenaren Nur eta herensugearen tenplua-k, animaziozko film onenaren hautagaitza lortu zuen, baina ez du saririk lortu.

Inoiz baino euskara gehiago

Goya sarietan inoiz entzun den euskara gehiena entzun zen bart. 'Handia'-k lortutako sari bakoitzean hitzen bat euskaraz esaten baitzuten. 

Eneko Sagardoik, "ai ama..." ere esan zuen. Eta esker zerrenda luzearen ostean "gorputz arraro guztiei" eskaini zien saria, "bizi daitezela", esan zuen.

Filmaren egileek sozialak baliatu dituzte ikusleei eskerrak emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.