Oteiza Fundazioa

Hamar urte bete ditu Altzuzako museoak

Zentroari buruzko liburua argitaratu dute, eta urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte gaur hasi eta igandera arte

Iker Tubia.
2013ko maiatzaren 8a
17:00
Entzun

Gaurko egunez zabaldu zituen ateak Oteiza Museoak, Altzuzan (Nafarroa). Ordutik, 334.000 bisitari hartu ditu, eta 23 erakusketa antolatu dira. Urteurrenaren karietara Museo Oteiza (Oteiza Museoa) liburua argitaratu dute bertako langileek idatzitako testuekin. Oteizaren poema batzuk eta Altzuzan ikus daitezkeen 200 obren argazkiak ere biltzen ditu argitalpenak. Hori ez da museoak argitaratu duen liburu bakarra, hamar urte hauetan 45 liburu kaleratu baititu.

Argitalpenaz gainera, maiatzaren 8 eta 12 bitartean hainbat jarduera antolatu ditu Altzuzako museoak. Sarrera libre izanen da egun horietan, bi kontzertu eskainiko dituzte eta hainbat hitzaldi izanen dira asteburuan. Museoaren memoria eraiki jardunaren bidez, bisitariek egun horietan egindako argazkiekin hormirudi handi bat eginen dute. Haurrek ere izanen dute urteurrena ospatzeko aukera, Ekinean izeneko lantegia prestatu baitute haiei bideraturik.

Altzuzan gaur ekin diote ospakizunari, museoan bertan egindako ekitaldi xumearekin. Liburua aurkeztu ondoren, museoaren beharra nabarmendu du Gregorio Diaz Ereño zuzendariak. Esan duenez, zentroa "bizitzeko eta sortzeko gunea" da. "Ametsak betzeko lan egiten dugu", gaineratu du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Ganbera Laukotearen doinuek amaitu dute ekitaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.