Besteak beste, John Boorman, Bahman Ghobadi, Carlos Sorin, Tom DiCillo, Agnieszka Holland, Marion Hansel, Nick Broomfield e Hirozak Kore-eda zuzendarien lanek parte hartuko dute lehiaketan. Zehazki, honako film hauek:El camino de San Diego (Argentina), Copying Beethoven (AEB, Britainia Handia, Hungaria), Delirious (AEB), Forever (Herbehereak), Ghosts (Erresuma Batua 16), Hana (Japonia), Karaula / Border Post (Bosnia- Herzegovina, Frantzia),Lo que se de Lola/ ce que je sais de Lola (Espainia, Frantzia), Mon Fils a moi (Frantzia), Niven Mong / Hlf Moon (Iran, Irak, Austria, Frantzia), Orae doin jung won / The old garden (Hego Korea), Si le vent soulevere les sables (Belgika, Frantzia), Sleeping dogs lie (AEB), The tiger’s tale (Erresuma Batua, Irlanda), Vete de mi (Espainia) eta Las vidas de Celia (Espainia, Mexiko).
Lehiaketan parte hartuko ez dutenak, berriz, honako hauek dira: Lars von Trieren Direktoren for det hele /The boss of it all (Danimarka, Suedia, Frantzia) eta Joaquin Jordaren Mas allá del espejo (Espainia).
Sail Ofizialean lehian arituko diren filmetatik hiru Altadis-Zuzendari Berriak eta Gidoilari Berrien Montblanc sarietan hautagaiak izango dira. Hala nola, Lo que se de Lola/ Ce que je sais de Lola, Mon fils a moi eta Vete de mí.
Kultura
Hamasei filme lehiatuko dira Zinemaldiko sail ofizialean
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialean guztira 16 pelikula lehiatuko dira. Zinemagileek Urrezko Maskorra edo sari ofizialetako besteren bat eskuratzeko aukera izango dute. Gainera, beste bi film ere ikusi ahal izango dira sail horretan, baina lehiaketatik kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu