Musika. Hammered Hulls

'Hammered Hulls'

Diskoetxea: Dischord Records.

2020ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Ez da hau estilo ariketa bat, baina bai eskola jakin baten bertsio gaurkotua-edo: 1990eko hamarkadan, Washington DC hiriko Dischord diskoetxeak fakturatutako soinu eta marka baten luzapena, post-punk disko klasikoetan sostengatutako hardcore adierazpena. Taldean, hain justu, eszena hartan parte hartu zuten musikari garrantzitsuek jotzen dute, tartean, Ian MacKayeren anaia Alec (Faith, Ignition) eta Mary Timony (Autoclave). Estreinako EP honek hiru kantu biltzen ditu, eta Dischorden urrezko garaia gogorarazten du, batez ere Alecen ahotsa tarteko, zigilu horrek argitaratutako funtsezko hainbat diskotan parte hartu baitzuen. Zaleek gustura entzungo dute, nostalgia hutsagatik bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.