Hain justu, euskal kulturaren arloan nabarmendu den norbaiti ematen dio sari hori urtero Eusko Ikaskuntzak.
Ekitaldia goizeko hamaiketan hasi da, Baigorriko herriko etxean. Xabier Retegi Eusko Ikaskuntzako lehendakariak, Jean Baptista Lambert Baigorriko auzapezak, Jean Claude Larronde Eusko Ikaskuntzaren Ipar Euskal Herriko lehendakariak, Beñat Oihartzabal euskatzain eta Eusko Ikaskuntza bazkideak eta Haritxelharrek berak parte hartu dute.
Kultura
Haritxelharrek jaso du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria
Jean Haritxelhar hizkuntzalari eta euskaltzainburu ohiak Baigorri (Nafarroa Beherea) jaioterrian jaso du gaur goizean Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria. Omen horren bidez, Haritxelharrek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana goretsi nahi izan du Eusko Ikaskuntzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu