Literatura

Harkaitz Canoren 'Twist' eleberriaren aurrerapena, bihar BERRIAn

Adiskidetasunaz idatzi du Canok, bahitu, torturatu, hil eta desagerrazi zituzten bi lagun gogoan dituen idazle baten ikuspuntutik.

2011ko azaroaren 25a
14:51
Entzun

"Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu". Harkaitz Canoren azken eleberriak Twist du izena eta BERRIAk bihar aurrerapena argitaratuko du.

Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira Canok bere liburuan biltzen dituen hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.