Harkaitz Canoren 'Twist' nobelak irabazi du Beterriko Liburua saria

Hirugarren bozketa txandarik ez da behar izan; bigarrenean, botoen %47 jaso dituelako lan sarituak

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Harkaitz Canoren Twist eleberriak (Susa, 2011) irabazi du aurten Beterriko Liburua saria, 111 Akademiako irakurleek beren botoen bidez hala erabakita. Iaz argitaratutako liburuen arteko onena delakoan hautatu dute irakurleek, bozketa bidez, Canoren lana. Aurreneko bozketan sei obra nabarmendu ziren, Canorena horien artean, eta bigarren bozketan boto guztien %47 jaso ditu. Horregatik, estreinakoz, hirugarren bozketa txandarik gabe erabaki da aurten Beterriko Liburua sariaren irabazlea.

111 Akademiak 181 kide ditu, eta horietako 82k hartu dute parte bozketa prozesuan. Maiatzaren 10ean jasoko du saria Harkaitz Canok, 19:30ean. Amasako kultur etxeko ekitaldi aretoan.

Twist-ek bigarren bozketan lehiakide izan dituen liburuak honako hauek dira: Xabier Artolaren Argi-itzalen neurria, Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa, Xabier Mendiguren Elizegiren Sakoneta, Joan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak eta Iñigo Aranbarriren Zamaontzia.

Sariaren arreko urteetako irabazleak honako hauek dira: Joxean Agirre, Ur Apalategi ( bi bider), Koldo Izagirre, Lourdes Oñederra, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Anjel Lertxundi (bi bider), Bernardo Atxaga, Pako Aristi, Juan Kruz Igerabide, Karmele Jaio, Jokin Muñoz eta Irati Jimenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.