Donostiako Zinemaldia

Harrera txukuna izaten ari da 'Que Dios nos perdone' tentsio handiko 'thriller'-a

Antonio De la Torre eta Roberto Alamo aktoreek oso lan ona egin dute.

Filmeko taldea, gaur, Donostian. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
mikel lizarralde
2016ko irailaren 19a
12:02
Entzun

Tentsio handiko thriller batekin abiatu da gaur eguna Donostiako Zinemaldian. Que Dios nos perdone filma harrera txukuna izaten ari da, eta bereziki azpimarratzekoa da Antonio De la Torre eta Roberto Alamo aktoreen lana.

Rodrigo Sorogoyen zinemagile espainiarraren lana da, eta Sail Ofizialean lehiatuko da.

Sinopsia:

Madril, 2011ko uda. Krisi ekonomikoa, M-15 mugimendua eta milioi eta erdi erromes, Aita Santuaren zain. Inoizko Madrilik bero eta kaotikoenean. Testuinguru horretan, Velarde eta Alfaro inspektoreek ustezko saileko hiltzaile bat aurkitu behar dute. Erlojuaren kontrako ehiza horrek sekula bururatu ez zaien zerbait ikusaraziko die: haiek biak ere ez dira hiltzailearengandik uste bezain desberdinak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.