KULTURA

Hasi da Marabilli Sormen Festibala, eta igandera arte iraungo du

Duela urte eta erdi hil zen Aitzol Aramaio zinemagile ondarrutarra omentzea du xede jaialdiak. [Youtube]http://youtu.be/TgLaABMyBMw[/Youtube]

2012ko urriaren 12a
16:38
Entzun

Marabilli Sormen Festibala antolatu duen Manuelisten taldearen kalejirarekin abiatu zen atzo, 20:30ean, lau egun iraungo duen jaialdia. Ondoren, Ondarroako Kofradia Zaharrean (Bizkaia) elkartu ziren Aitzol Aramaio zinemagilea zenaren senideak, lagunak eta gainontzeko herritarrak.

Besteak beste, Alex Angulo aktorea, Felix Beristain margolari ondarrutarra eta Maialen Lujanbio bertsolaria egon ziren bertan. Argia Ituarte Ondarroako alkateak hitz egin ondoren, artistek euren sormena plazaratzeko tartea eduki zuten. Baldintza bakarra zegoen: hamar minutu iraun zezakeen euren azalpenak gehienez ere. Mikel Urmenetak bideo baten bidez egin zuen bere hamar minutuko azalpena, New Yorketik; Xabier Iriondok Milandik egin zuen.

Ordu bat eta erdi iraun zuen jaialdiari hasiera eman zion ekitaldiak. Ondoren, Marlango taldearen kontzertua hasi zen Ondarroako Kafe Antzokian. Areto bete jenderen aurrean, Leonor Watling buru duen taldea aritu zen.

Bihar, 19:00etan, Aramaiori omenaldia egingo diote, Bide Oneran, Zine Galan. Ugaitz Alegriak, Ana Elordik eta Ainere Tolosak aurkeztuta, Bypass pelikularen estreinaldia egingo da, zuzendaria eta aktoreak bertan daudela. Aitzol Aramaio film laburren lehiaketako lan finalistak egongo dira ikusgai.

Jaialdiak duela bi urte zendu zen Aitzol Aramaio zinemagile ondarrutarrari omenaldia egitea du helburu, besteak beste. Igandera arte iraungo du jaialdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.