Festak

Hasi dira inauteriak Tolosan

22 txarangek animatuko dituzte hango kaleak asteartera artean.

2009ko otsailaren 19a
16:10
Entzun
Hasi dira Euskal Herriko inauteririk ezagunenak: Tolosakoak (Gipuzkoa). Eguerdian ekin diote festari, hamabietan udaletxetik txupinazioa botata. Asteartera bitartean jo eta fuego ibiliko dira, 22 txarangek animatuta. Kabi-Alai korporazioak 25 urte bete ditu aurten.



Karroza, konpartsa eta aisialdi taldeetan 250 lagun ere ariko dira alaitasuna partitzen. Karroza eta konpartsek astelehenean egingo duten ibilbidea zertxobait aldatu dute, kolektorearen obrak direla-eta. Txosnen gunea aurten ere Euskal Herria plazan izango da.

Baina inauteriak ez dira Tolosan bakarrik ospatuko, beste hainbat herritan ere badirelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.