'Hasta la vista!' filmak irabazi du Montrealen
ZINEMA. Geoffrey Enthoven belgikarraren Hasta la vista! filmak irabazi du Montrealgo Jaialdiko sari nagusia, eta baita ikusleen saria ere. Epaimahaiaren Sari Berezia Chronicle of my Mother (Masato Harada) filmarentzat izan da, eta opera prima onenaren Urrezko Zenith saria In our Name (Brian Welsh) pelikulak jaso du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu