Hatortxu Rockek dio ez duela loturarik istiluekin
MUSIKA. Hatortxu Rock jaialdiko antolatzaileek hedabideetara bidalitako ohar baten bidez adierazi dute iragan larunbatean Zizurren (Nafarroa) izandako iskanbilak kontzertu eremutik kanpo gertatu zirela. «Jaialdiko eremutik kanpo gertatzen denaren erantzukizunik ez dugu antolatzaileok», azaldu dute. Udaltzaingo bat zauritu zen iskanbilen ondorioz.Era berean, hainbat alderdi politikok eta hedabidek istiluak jaialdiaren eta presoen eskubideen aurka egiteko baliatu dituztela salatu du jaialdiko antolakuntza taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu