Haur kurduen kemenari buruzko film poetikoa irabazle

Bahman Gobadi zuzendari kurduaren 'Turtles can fly' filmak irabazi du Urrezko Maskorra; Xu Jingleik, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra; eta 'BrØdre' filmeko Connie Nielsenek eta Ulrich Thomsenek, aktore onenen sariak

AINHOA OIARTZABAL - DONOSTIA
2004ko irailaren 26a
00:00
Entzun
«Mila esker eta betira arte», esan zuen, euskaraz, Bahman Gobadi zuzendari kurduak Turtles can fly filmarengatik irabazi duen Urrezko Maskorra eskuan. Txalo zaparrada luzea jaso zuen aurtengo Zinemaldiko pelikula onenaren saridunak, atzo gauean Kursaalean, itxiera ekitaldian. Arratsaldean ere, eszena bera errepikatu zen. Kritikoek eta kazetariek gogoz egin zuten txalo Mario Vargas Llosa epaimahaiburuak sariaren irabazlea nor zen argitu zuenean.

Haur kurduen begietatik, Iraken kontrako gerra ostea nola bizi duten du kontagai film sarituak. «Filmeko haur guztiei eskaini nahi diet saria; munduko kurdu guztiei; eta Iraneko zinema eta herriari». Eta Urrezko Maskorrak Iraneko zinemagintzari laguntzea espero duela esan zuen Teheranen (Iran) bizi den zinemagileak.Txaloak izan ziren ere epaimahaiaren sari berezia jaso duen San zimske noci Goran Paskaljevicen filmarentzat. Serbiako zuzendariak ere saria bere herrialdeko zinemagintzarentzat baliagarria izango dela adierazi zuen. Film honi buruz soilik eman zuten epaimaikideek iritzia: «Bizirik dirautenen eta neska autista baten harremanaren bitartez, gatazka zibil baten ondorio tragikoei buruz egiten duen gogoeta» nabarmendu dute.

Txistu gutxi epaimahaiaren erabakiari

Txaloak bai, baina txistuak ere izan ziren atzo arratsaldeko prentsaurrekoan zuzendari onenaren Zillarrezko Maskorra Yi geng mo sheng nu ren de lai xi filmearen zuzendari Xu Jingleirentzat zela iragarri zutenean. Gutxi, hala ere. Txistu gehiago entzun ziren argazki onenaren saria Michael WinterbottomenNine songs filmearen argazki zuzendariarentzat zela esan zutenean. Gaueko sari banaketan, filmeko protagonista Kieran O'Brienek jaso zuen saria, Marcel Zyskind argazki zuzendariaren izenean.

Iaz bezala, film bereko bi aktorek jaso zituzten aktore onenen Zilarrezko Maskorrak: BrØdre filmeko bi protagonistek, Connie Nielsenek eta Ulrich Thomsenek. Biak izan ziren atzo gaueko sari banaketan, eta gerraren ondorioak jasotzen dituen filmean parte hartzeagatik, eskerrak eman zizkioten Susanne Bierzuzendariari.Hainbat komunikabidek Urrezko Maskorarren faboritoetako bat jotzen zutenOmagh filmak gidoi onenaren saria jaso zuen. Guy Hibbert gidoilariak jaso zuen saria, Paul Greengrassen izenean ere bai. «Bost urte igaro dira Omagheko atentatutik, baina biktimek eta haien senitartekoek atzo gertatu bezala bizi dute», gogorarazi zuen Hibbertek.

Kritiko eta komunikabideek faboritotzat jotzen zuten Adolfo Aristarainen Roma pelikulak, ordea, ez zuen sari bakar bat ere jaso. Beraz, film hori da aurtengo galtzaile nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.