Dabilen Elea saria jasoko du Mariasun Landa idazleak (Errenteria, Gipuzkoa, 1949), bihar. Horrela, euskal literaturan egindako ibilbidearengatik sarituko dute, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian. Saria, ordea, ez diote emango idazten egin duen lanagatik bakarrik. «Sari honek garrantzi berezia du, haur liburutegiaren defendatzaile sutsua ere izan baita». Hala adierazi du Nerea Txapartegik, Donostiako Kultura eta Euskara zinegotziak. Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan jasoko du saria Landak, 20:00etan. Errezitaldiak, musika eta ikus-entzunezkoak izango dira.
«Berritzailea» izan da Landa haur eta gazte literaturaren arloan. Hogeita lau liburu argitaratu ditu arlo horretan, eta hainbat sari lortu ditu bere lanengatik; tartean, Lizardi Saria 1982an, Txan Fantasma ipuinarekin; Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1991n, Alex ipuinarekin; eta A. M. Labaien Narrazio Saria 2002an, Krokodiloa ohe azpian liburuarekin. Idazlea ez ezik, Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide ere bada. •
Pertsonaia. Mariasun Landa
Haur liburutegien bultzatzaile
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu